Otsailaren 21ean Gasteizko ostalariak kalera aterako dira

2011ko otsailaren 4a
00:00
Entzun
Gasteizko ostalari batzuek plataforma bat osatzea erabaki dute batzar batean, eta erretzaileen, ez-erretzaileen eta ostalarien eskubideak aldarrikatzeko ekimen bat iragarri dute. Otsailaren 21ean manifestazio bat egingo dute Eusko Legebiltzarretik Eusko Jaurlaritzaraino, gizarte osoan eragiten duten erabakiak hartzean herritarren iritzia entzutea eskatzeko. «Bidezko lege bat egiteko, alde guztiak izan behar dituzte kontuan», azaldu dute, eta tabernek orain arte izan dituzten galerak %40-%60 bitartekoak direla gogorarazi dute. Manifestazio hori EAEko Ostalaritzaren Federazioak hilaren 27an egingo duen elkarretaratzearekin bateragarria dela nabarmendu dute.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.