Duela aste batzuk Eskola Karta berriaren oihartzunak iritsi ziren, eta ez denez lanpostu berririk sortzeko menturarik, pentsa zitekeen mobilizazio deialdiak jinen zirela. Sindikatuaren greba deialdiaren ardatzetarik bat da irakasleen formakuntza, eskasa delakoan. Formakuntza jarraitua “bazter batean" utzi dela salatu du FSU hezkuntzako sindikatuak, eta lehen mailako eskoletan pentsatuak ziren hainbat erreforma “eskola erritmo berriak parasitatu” dituela deritzo.
Egoera “larria” dela uste dute sindikatuko ordezkariek, eta horren adibide da lehen mailako eskola batzuetan 30 haur direla klasean. Baina greba egunean plazaratuko dituzten aldarrikapenetan sartuko dira irakasleen lan baldintzak, soldatak eta formakuntza beharra ere. Hor izanen da Eskola Kartaren itzala, heldu den sartzeko irakasleen lanpostuen banaketa finkatuko duena.