Konponbide prozesua

Otsailaren 3rako manifestazioa deitu dute euskal gizartearen arlo desberdinetako hainbat lagunek

‘Milakabilaka’ herritar ekimenak “errespetua eta demokrazia” eskatu ditu gaur Irunen, eta “eragile politikoen arteko lehiaz kokoteraino” daudela esan dute. Manifestazioa Bilbon izan da.

2007ko urtarrilaren 26a
19:25
Entzun
Urtarrilaren 18an eman zuen lehen pausoa Iruñean, prentsaurrekoa emanez, eta gaur bigarrena, Irunen (Gipuzkoa), Ficoban: manifestazioa antolatu dute otsailaren 3rako. Milakabilaka izeneko herritar ekimenekoak dira eta euskal gizartearen arlo ezberdinetako hainbat lagunek osatzen dute taldea. Iruñean 30en bat lagun izan ziren. Gaur aurkeztu duten ekimenak, berriz, 450 atxikimendu ditu.

“Errespetua eta demokrazia” eskatu dute, “errespetuan oinarritutako konponbidea” nahi dute. “Errespetua eskatzen dugu Euskal Herriarentzat, errespetua herritar denen eskubideentzat eta errespetua herritarrek erabakitzen dutenarentzat”. Bakea nahi dute, “bake iraunkor eta bidezkoa”.

Milakabilaka ekimenekoek “itxaropenari aurpegia eta ahotsa” jarri nahi diote eta “herritarren indarrean sinesten” dute. “Herritarren harresia egitera gatoz, eragile politikoen arteko lehiaz kokoteraino gaudelako”, esan dute gaur arratsaldean, Irunen.

Kiroleko, euskalgintzako, kulturako, komunikabideetako, enpresa arloko, sindikatuetako… hainbat pertsona ezagun bildu da Ficoban.

Otsailaren 22tik, berriz, autobus ibiltaria ibiliko da herriz herri. Baionan hasiko da. Helburua: herritarren atxikimendua jasotzea.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.