Garraioa

Otsailaren 6an irekiko dute Donostiako autobus geltokia

Egun bat lehenago inaugurazio ekitaldia egingo dute.

2016ko urtarrilaren 28a
15:01
Entzun

Donostiako Udalak atzo jakinarazi zuen geltoki berriak gainditu duela ke proba, eta, beraz, segurtasun neurri guztiak betetzen dituela. Suhiltzaileak probak egiten aritu ziren, eta geltokiak zituen akatsak "egoki" konpondu direla ebatzi zuten. "Irekitzeko ezinbestekoak dituen segurtasun neurriak betetzen ditu".

Geltokia irekitzeko prest da, beraz. Eta Donostiako Udalak jakinarazi duenez, otsailaren 6an jarriko dute martxan. Egun bat lehenago, otsailaren 5ean inaugurazio ekitaldia egingo dute.

Hilaren 16an ziren irekitzekoak, baina, ke proba gainditu ez zuenez, atzeratu egin zuten.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.