Politika

Otsailaren 8ra arte atzeratu dute 'Haika-Segi auziaren' inguruko ebazpena emateko epea

Auzitegi Goreneko epaileek diote kasua "konplexutasun handikoa" dela eta, oraindik ondorioetara ez direnez iritsi, beste bi astez luzatu dutela epea. Gazte erakundeak ETAren menpeko diren edo legez kanpoko diren erabakiko dute.

2007ko urtarrilaren 15a
17:32
Entzun
Eguerdian jakin denez, otsailaren 8ra arte atzeratu dute Haika-Segi auziaren inguruko ebazpena emateko epea. Espainiako Auzitegi Gorenak emango du, eta bertan gazte erakundeak ETAren menpeko erakunde diren edo legez kanpoko diren erabakiko dute. Hain zuzen, Auzitegi Gorena urtarrilaren 18rako zen ematekoa ebazpena.

Auzian 24 gazte daude auzipetuta, eta Espainiako Auzitegi Nazionalak orain dela bi urte atera zuen epaian zioen legez kanpoko erakunde direla; bi urte eta hiru urte eta erdiko kartzela zigorra jarri zien. Auzitegi Nazionalak ezarritako epaia berrikusten ari da Auzitegi Gorena orain. Izan ere, Fiskaltzak eta AVTk gazte erakunde horiek "talde terrorista" direla diote. Gazteen defentsak absoluzioa eskatzen du gazte auzipetuentzat. Fiskaltzak epaituentzat 10 urteko espetxe zigorra eskatzen du eta AVTk 15 urtekoa.

Gaur Auzitegi Goreneko bigarren salako epaileek atera duten autoan diote kasua "konplexutasun handikoa" dela eta, oraindik ondorioetara ez direnez iritsi, beste bi astez luzatu dutela epea.

Ebazpen hori dela-eta, Segik lehengo astean Borroka Eguna antolatu zuen Euskal Herrian.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.