Hodei Ijurko Iruñeko euskal presoak bederatzi hilabete daramatza bakartuta, eta "egunero espetxezainen probokazio eta jazarpenak" jasan behar ditu, AAM Amnistiaren Aldeko Mugimenduak salatu duenez. Espetxeko agintariek heldu den otsailaren 6an erabakiko du zigor neurri hori luzatuko dioten edo ez; lehenagotik bi bider luzatu diote egoera hori.
Joan den urteko maiatzetik dute bakartuta, eta espetxe bereko beste euskal presoek hainbat protesta ekimen egin badituzte ere, agintariek ez dute oraindik handik atera.
Lehenik Madril ondoko Soto del Real kartzalan egon zen preso, eta hango zaindariekin istilua izan zuen. "Beraiek jipoitu egin zuten, orduan espetxetik mugitu eta Galiziara eraman zuten, eta bertan isolamenduan sartu", AAMren oharrak azaltzen duenez.
"Bakartzeak oso eragin handiak ditu presoarengan, izan ere aurrez espetxean egotea gogorra bada honi bakartze egoera gehitzeak asko zailtzen du pertsoaren komunikazioa".
Amnistiaren Aldeko Mugimenduak Ijurko berehala modulotik ateratzeko eskatu du, eta honekin batera espetxe horretan funtzionarioek "haren aurka duten jarrera ikusita" argi dago "egoera on batean ezin duela espetxe horretan jarraitu".
Euskal presoak
Otsailean erabakiko dute Hodei Ijurko presoaren bakartzea luzatu edo ez
Iruñeko gazteak bederatzi hilabete daramatza bakartuta, Espainiako Soto del Real espetxean hasieran eta Galiziako espetxe batean azkenaldian.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu