Hego Euskal Herrian INEMen bulegoetan izena emanda dutenen kopurua lehengoan mantendu da otsailean. Zehatz esateko, 31 lagun gehiagok baino ez dute izena eman INEMen. Hortaz, gaur egun, 103.225 lagun daudelanik gabe Hego Euskal Herrian, eta %7,04koa da langabezia tasa.
Herrialdeka, Gipuzkoak eta Nafarroak izan dituzte emaitzarik onenak, langabe kopuruak behera egin baitu bi herrialde horietan. Hain zuzen, Nafarroan, 244 lagun gutxiago zeuden INEMen erregistratuta; eta Gipuzkoan, 122 gutxiago. Aldiz, Bizkaiak eta Arabak urtarrilean hartutako bideari eutsi diote. Orduan baino igoera txikiagoa izan arren, bi herrialde horietan gora egin baitu langabeen kopuruak. Bizkaian, 325 gehiagok eman dute izena INEMen bulegoetan; eta Araban, 72 gehiagok.
Otsailean, langabeen kopurua mantendu egin da Hego Euskal Herrian
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu