Araban eta Bizkaian dago otsoa, baina Euskal Herriko beste hainbat tokitan otsoa ikusi ez denik ez du erran nahi horrek. Araban, Salbada eta Gibijo mendilerroetatik at, Gorbeiako Natur Parkean ere agertu da otsoa, Gipuzkoako mugan. Gipuzkoan ere ikusi izan da, bai eta Nafarroan ere. 1996an hainbat eraso izan omen ziren. Otsoa Aralarren, Urbasan eta Lerinen ikusi zuten.
Pirinioetara ere itzuli da otsoa. Azken 70 urteotan ez da haren arrastorik aurkitu inguru horretan. Espainiako Ingurumen Ministerioak iragarri du, ordea, Katalunian agertu dela bat. Ez da iberiar otsoa, hala ere. Italiatik ailegatu da Pirinioetara.
OTSOA EUSKAL HERRIAN
Otsoa, Bizkaitik eta Arabatik kanpo ere bai
70 urteren ondoren, Pirinioetara itzuli da
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu