giZARTEA

Pabilioi bat erre da Lantaronen, ustez nahita eragindako sutean

2010eko irailaren 27a
13:44
Entzun
Lantaronen gaur goizean izandako sutean eraikuntza enpresa baten pabilioi bat erre da. Kalte material handiak izan ditu, Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo Sailak esan duenez. Ondoko eraikinetan ez da kalterik gertatu.

7:25etan piztu da sua, eta suhiltzaileek hiru ordu eta erdiko lana eduki dute. Herrizaingo Sailaren ustez, sutea nahita eragindakoa izan da. Ertzaintzak ikerketari ekin dio.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.