Laudioko alkate eta Egin egunkariko administrazio kontseiluko kide izandako Pablo Gorostiaga kalean da. Goizeko 7:30ean irten da espetxetik.
Lagun eta senide ugari elkartu dira espetxearen atarian, lehen ongi etorria egiteko. Euskal Herrirako bidean da orain.
Gorostiaga 18/98 makrosumarioaren barruan espetxeratu zuten, 2007an. Zortzi urteko zigorra bete ondoren utzi dute aske.
Aske geratu da Herrera de la Manchan Pablo Gorostiaga preso politikoa http://t.co/FXJ630Ozgdpic.twitter.com/OgYkDIbi2h
— Aiaraldea.eus (@aiaraldea) March 22, 2015