BIHAR BERRIA-N

Pablo Iglesias: "Euskal gatazka konpontzeko giltza elkarrizketa da"

Asteon estreinatu da Pablo Iglesias Podemos-eko bozeramailea Europako Parlamentuan. Ezustea eman du bozetan, eta Espainiako egoera politikoa iraultzea lortu du. Herritarren zerbitzurako sistema politikoa eratzea du erronka. Elkarrizketa egin dio Iñaki Petxarroman kazetariak.

Pablo Iglesias. J. J. GUILLEN / EFE
inaki petxarroman
2014ko uztailaren 5a
08:50
Entzun

Podemos-eko bozeramaile Pablo Iglesiasi egindako elkarrizketa argitaratuko du bihar BERRIAk. Hona hemen, aurrerapen gisa, Iglesiasen esan batzuk:

"ETAren jarduera errotik gaitzesten dugu, baina agerikoa da oinarri politikoa duela. Badakigu edozer gauza erabiltzen saiatuko direla gure aurka, zeren kasta oso urduri dago, ikusten dutelako euren pribilegioen bukaera gertu dagoela. Jendea ez da utziko hain erraz adarra jotzen"

"Krisi politikoak erregimen krisia ekarri du. Krisian daude monarkia, alderdi politiko dinastikoak, suntsitzen ari diren eskubide sozialak bermatzen zituzten itun ekonomikoak. Bultza egin behar da aldaketa ekartzeko"

"Badaude tresna ezberdinak nazionalizazioa bideratzeko, eta, enpresen kontrol publikoa bideratzeko. Gobernuak ezin du onartu herritarrak argi edo berogailurik gabe uztea eremu publikoari esker aberastu diren enpresengatik"

"Euskal Herrian Ahal Dugu-ko kideek erakunde bakarrean biltzea erabaki dute, eta guri bikain iruditzen zaigu"

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.