EUSKAL EGOERAREN ANALISIA

Paddy Woodworthek Euskal Herriaren egungo egoeraren analisia egin du 'The Irish Times' egunkarian

Woodworthen ustez, indarkeriarik gabeko estrategiak "euskal koalizioari" onura ekarri dio. Kazetari eta idazle irlandarra euskal gatazkan aditua da; hainbat liburu eta analisi egin ditu horri buruz.

2011ko abuztuaren 10a
15:47
Entzun

Paddy Woodworth idazle eta kazetari irlandarrak Euskal Herriaren egungo egoeraren analisia egin du TheIrish Times (Irlanda) egunkarian.

Indarkeriarik gabeko estrategiak "euskal koalizioari" onura ekarri diola ondorioztatu du testuan, eta ETAk orain su-etena hautsiko balu mugimendu politikoarentzat "desastre hutsa" izango litzatekeela uste du. Testuingurua kokatu du, eta "euskal koalizioak" emandako pausoak eta Madrilek emandako erantzunak ere aztertu ditu.

Kazetari eta idazle irlandarra Espainiako gerra zikinaren aditu handienetako baten gisa ezagutzen dute askok. Bere lehen liburua horri buruz idatzi zuen, hain zuzen: Dirty War, Clean Hands; ETA, the GAL and spanish democracy -Gerra Zikina, Esku Garbiak: ETA, GAL eta demokrazia espainiarra-.

Euskal gatazkan aditua bada ere, kulturaz, ondareaz eta beste ere idatzi izan du; esaterako,The Basque Country - A Cultural History -Euskal Herria - Historia kultural bat-liburua idatzi zuen 2007. urtean.

 

 

 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.