Eliza

Pagolak jasandako "erantzun bidegabea" salatu dute Gipuzkoako 252 apaizek

Teologo gipuzkoarraren aldeko eskutitza publiko egin dute gaur. 'Jesus, hurbilketa historikoa' liburua dendetatik erretiratzeko erabakiaren inguruko argibideak eskatu dituzte.

2010eko martxoaren 5a
17:26
Entzun
Gipuzkoako 252 apaizek Jose Antonio Pagola teologoaren aldeko eskutitza publiko egin dute gaur. Pagolak jasandako "erantzun bidegabea" salatu dute bertan, Jesus, hurbilketa historikoa liburua dendetatik erretiratzea erabaki baitu PPC argitaletxeak, 60.000 ale inguru saldu ondotik. Erabaki horren gibelean "gardentasun gutxiko bidea" ikusi dute salatzaileek, eta argitaletxeak liburua erretiratzeko "jaso zitzakeen agindu edo presioak ezkutatu" direla diote.

Sinatzaileek Juan Maria Uriarte Gipuzkoako gotzain oiharekin bat egiten dute, Pagolaren lanari nihil obstat-a edo argitaratzeko baimena eman baitzion. Lan hori argitaratzeagatik, teologo gipuzkoarra "psikologikoki gaizki tratatu" dutela iritzi diote.

PPC argitaletxeak hartutako erabakiari buruzko argibideak eskatu dituzte: "Nondik datoz agindu horiek? Nortzuk daude horren atzean? Zergatik eragiten dio argitaletxe bakarrari?".

Mikel Atxagak egin zuen Pagolaren liburuaren euskarazko itzulpena, Idatz argitaletxearen eskutik. Idatzek ez du eskatu liburu-dendetatik kentzeko.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.