Dagoeneko Asiako zortzi estatutan agertu dira hegaztiaren gripearen kasuak: Thailandian, Hego Korean, Vietnamen, Kanputxean, Taiwanen, Japonian, Indonesian, eta gaur jakin denez, baita Pakistanen ere.
Herrialde horietako agintariek eman dituzten datuen arabera, zazpi dira gaitz horrek orain arte eragin dituen heriotzak. Dena den, kasu batzuen inguruan duda dago oraindik, eta, beraz, gerta liteke hegaztien gripeak hildakoen kopurua handiagoa izatea.
Zientzilariek, berriz, zalantza handiak dituzte oraindik gaixotasunaren kutsatzeko modu eta bilakaeraren inguruan. Esate baterako, ez dute argi gizakitik gizakira kutsa daitekeen, edo gaitza duten hegaztiak janda har daitekeen. Nolanahi ere, OME Osasunerako Mundu Erakundeak kontu handiz ibiltzeko eskatu du.
Herrialde askok Thailandiako oilaskoen inportazioa galarazi dute hilabeteotan, han piztu baitzen lehendabiziko gaitza.
Osasuna
Pakistanen ere agertu dira hegaztien gripe kasuak
Hegaztien gripean eta haren ondorioak hedatzen ari dira Asian: Pakistango Gobernuak jakinarazi duenez, han ere agertu dira kasu batzuk, eta, halaber, gaitz horrek eragindako lehenengo heriotza gertatu da Thailandian; sei urteko mutiko bat da hildakoa. Indonesiak, berriz, gripe horrekin gaixotutako oiloak atzeman dituela jakinarazi zuen atzo. Zientzilariek ez dakite oraindik gizaki batek besteari gaitza kutsa diezaiokeen, baina OME Osasunerako Mundu Erakundeak kontu handiz ibiltzeko eskatu du.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu