Pakistango lehen ministro Nawas Sharifek dimisioa aurkeztu du goizean, Auzitegi Gorenak kargutik kendu ondoren. Panamako paperen auziaren alorrean, ustelkeria kasu batengatik aztertzen ari dira presidente ohia. "Parlamentuko kide gisa deskalifikatuta dago; beraz, lehen ministro kargua utzi du", adierazi du Ejaz Afzal Khan epaileak.
Sharifen bulegoak ohar baten bidez iragarri du lehen ministro ohiak dimisioa eman duela, nahiz eta erreparoak dituen Auzitegi Gorenaren epaiarekin. Pakistango Fiskal Nagusi Ashtar Ausaf Alik adierazi du Sharif bizitza osorako kargugabetu dutela, eta ezingo dela inoiz beste hauteskunde batzuetara aurkeztu.