Pako Larrañaga euskal jatorriko filipinar presoa (31 urte) Filipinetatik Espainiara bidean da duela ordu batzuetatik, Espainian bete dezan kartzela zigorra. Madrilgo Soto del Realen espetxeratuko dute gaur. 1997an Cebu hirian (Filipinak) bi ahizpa bahitu, bortxatu eta hiltzea leporatzen diote Larrañagari, eta heriotz zigorra jarri zioten 2004an. 2006an, baina, Filipinetako presidenteak mila presori zigorra aldatu zien: heriotza zigorraren partez bizi arteko espetxealdia -preso horien artean zen Pako Larrañaga-.
Aurtengo martxoan, Espainiako Gobernuaren lan diplomatikoa dela-eta, Filipinetakoak onartu zuen hark kartzela zigorra Espainian beteko duela, eta presoa bart atera da New Bilibid espetxetik. Manilan igo da hegazkinera, espainiar poliziek lagunduta.
Familia gustura agertu da Espainian beteko duelako zigorra, baina kasua berraztertzeko eskatu du, Pako Larrañaga errugabea delakoan. Honek beti esan izan du ez duela zerikusirik bahiketa, bortxaketa eta hilketa haiekin.
Manuel Larrañaga pilotari ohiaren semea da. Ama Filipinetakoa du.
gizartea
Pako Larrañaga Filipinetatik Espainiara bidean da
Euskal jatorriko filipinar presoari 1997an bi ahizpa bahitu, bortxatu eta hiltzea leporatuta heriotz zigorra jarri zioten, eta gero bizi arteko kartzela zigorra. Filipinetako eta Espainiako gobernuek akordioa lortu zuten aurtengo martxoan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu