euskal presoak

Pako Palacios presoa aske utzi dute

Aitziber Sagarminaga bilbotarra gaur geratuko da aske, bost urte espetxean igaro ostean.

2009ko azaroaren 9a
17:34
Entzun
Pako Palacios euskal presoa atzo goizean aske geratu zen, hamahiru urtez espetxean egon ostean, Amnistiaren Aldeko Mugimenduak jakinarazi duenez. Espainiako hainbat kartzeletan bete du zigorra, eta azken egunak Curtiskoan (Galizia) bete ditu. Santurtzin (Bizkaia) egin zioten harrera.

Palacios 1992an atxilotu zuen Guardia Zibilak lehen aldiz. 2004ean Ertzaintzak atxilotu zuen "epaileak ezarritako zigorra osorik bete zezan", AAMren arabera.

Aitziber Sagarminaga gaur askatuko dute

Bost urte espetxean igaro ondoren, gaur utziko dute aske Aitziber Sagarminaga Bilboko euskal presoa. 2004an atxilotu zuen Guardia Zibilak Sagarminaga, ETArekin zerikusia izatea egotzita, AAMk adierazi duenez.

Bost urterako espetxe zigorra ezarri zioten epaiketan eta geroztik Espainiako hainbat espetxetan egon da. Gaur aterako da Foncalenteko espetxetik (Valentzia, Herrialde Katalanak).
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.