Al Fataren eta Hamasen adar armatuen Gazako (Palestina) borrokak direla-eta sortutako "egoera larriaren" aurrean, Palestina Askatzeko Erakundeak (PAE) Mahmud Abbas Palestinako Aginte Nazionaleko (PAN) presidenteari erakundeak desegiteko baimena eman dio. "Larrialdiko gobernua" sortzeko ere esan dio, eta hauteskundeak aurreratzeko. Aurten osatu dute Al Fatak eta Hamasen batasun gobernua.
Abbasek berak Hamaseko 1.500 buruzagi atxilotzeko agindua eman du, eta dagoeneko hasi dira lan horretan, Ramalan, bart.
Atxiloketak Zisjordanian ere egingo dituztela jakinarazi dute. PANeko iturriek esan dute Hamasen adar armatuak su-etena emango balu etengo liratekeela atxiloketak, bestela ez. Zerrendan, Hamaseko alkateak, unibertsitariak eta ekintzaileak daudela adierazi dute, besteren artean.
Al Fatakoei Hamasi aurre egiteko ere eskatu die PANeko presidenteak.
Al Fatako buruzagi asko Gazatik Ramalara joan dira, Gazan Hamas gune asko kontrolatzen ari dela-eta. Segurtasun Prebentiboa kontrolatzeko borroketan hamalau lagun hil dira gaur, eta gunea bere egin du Hamasek.
Palestina
Palestina Askatzeko Erakundeak instituzioak desegiteko baimena eman dio Abbasi
Gazan "egoera larria" dela-eta, PAEk "larrialdiko gobernua" sortzeko ere esan dio Palestina Askatzeko Erakundeko presidenteari, eta hauteskundeak aurreratzeko. Aurten osatu dute Al Fatak eta Hamasen batasun gobernua.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu