Ekialde hurbila
Palestinako funtzionarioek Parlamentua hartu dute euren soldatak aldarrikatzeko
"Gose gaude, gose gaude" esanez sartu dira funtzionarioak Palestinako Parlamentura, atzeraturik dauzkaten soldatak emateko eskatzera, eta Hamaseko parlamentariei botilak eta beste hainbat objektu bota dizkiete. Bertan behera utzi dute plenoa, eta alde egin behar izan dute handik.
Funtzionarioek Hamasi leporatzen diote soldaten kongelazioa, eta horiek eskatzera sartu dira Parlamentura. Hamas Gobernura iritsi bezain laster nazioarteak dirulaguntzak kendu zizkion, eta ez du horiek berrekuratzeko aukerarik izango baldin eta Israelgo Estatua onartzen ez badu. Parlamentura joandako funtzionario gehienak Al Fatakoak dira, Mahmud Abbas presidentearen alderdikoak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu