ELKARRIZKETA AURRERAPENA. RAFAEL BENGOA (EUSKO JAURLARITZAKO OSASUN SAILBURUA)

"Pandemia serioagoetarako prest gaude"

Bihar BERRIAk Rafael Bengoa Eusko Jaurlaritzako Osasun sailburuarekin egindako elkarrizketa argitaratuko du.

2009ko irailaren 26a
16:36
Entzun
Rafael Bengoa Eusko Jaurlaritzako Osasun sailburuarekin egindako elkarrizketa argitaratuko du bihar BERRIAk. Honatx Bengoaren esan batzuk:

- "A/H1N1 gripearekin azkar ikasteko gaitasuna izan dugu, eta pandemia serioagoetarako prest gaudela uste dut. A gripea sparring bat da".

- "Normaltasuna da nagusi ikastetxeetan. Egon diren kutsatze kasuetan ikastetxeetako zuzendariek gurasoekin eta gurekin hitz egin dute; umea etxera bidali dute, eta ez da beste ezer gertatu".



- "Medikuntza pasibotik medikuntza proaktibora igarotzea da helburua. Hau da, gaixotasun kronikoak dituztenek gaixotasuna kudeatzen ikastea eta horren ardura hartzea".



- "Krisi ekonomikoak gauza guztietan eragingo du, baina osasun arloan edo gizarte babesean beste gai batzuetan baino gutxiago".
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.