Epaileak errugabetzat jo ditu droga trafikatzeaz eta gaizkile elkartea osatzeaz akusatutako Pannagh elkarteko bost kideak, eta absolbitu egin ditu. Ez da lehenengo aldia: elkartearen kontrako beste bi salaketa bertan behera gelditu ziren Bizkaiko eta Arabako auzitegiek, hurrenez hurren, kasuak artxibatu ostean. Orduan, atzemandako marihuana itzuli zioten elkarteari.
2011n Bilboko udaltzainek elkartearen kontra abiarazitako polizia operazioa dago azken auzibide honen sorburuan. Epaiketan, fiskalak droga trafikoa egotzi zien elkartearen zuzendaritzako hiru kideri —presidenteari, idazkariari eta diruzainari— eta langile gisa kalamuaren uzta jasotzeko kontrataturiko beste bi kideri. Gainera, zuzendaritzako hiru kideei “gaizkile elkartea osatzea” ere leporatu zien.
Kalamua
Pannagh elkarteko kideak absolbitu dituzte
Fiskalak droga trafikatzea eta gaizkile elkartea osatzea leporatzen zien kalamu kontsumitzaileen elkarteko bost kideri.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu