Espainiako Gobernuak atzo egin zuen opor aurreko azken Ministroen Kontseilua, eta onartu egin zuen paperik ez duten etorkinak osasun arretarik gabe utziko dituen errege dekretua. Ministroen Kontseiluaren ostean Ana Mato Espainiako Osasun ministroak jakinarazi zuenez, neurri horrekin gobernuak osasun arreta unibertsala «bermatu» nahi die «espainiar eta legezko etorkin guztiei». Osasun zerbitzu publikoa ziurtatzeko bidean atzo onartutako dekretua «aurrerapauso izugarria» dela adierazi zuen Matok.
Osasun turismoa deiturikoa saihesteko argudiopean utziko dituzte etorkinak osasun arretarik gabe. Espainiako Gobernuak atzo hartutako erabakiarekin 1.000 milioi euro aurreztuko dituela ohartarazi dute Osasun Ministerioko iturriek, uste baitute hala amaitu egingo dela etorkinek osasun zerbitzuez egiten duten «iruzurrezko erabilera».
Paperik ez duten etorkinak osasun arretatik kanpo uzteko dekretua onartu du Espainiak
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu