ARABA, BIZKAIA, GIPUZKOA
•Urtebetez erroldatutakoak. Hiru baldintza jarri dituzte osasun txartela emateko: urtebetez gutxienez erroldan egotea, medikua ordaintzeko baliabiderik ez dutela frogatzea eta aseguru pribaturik ez izatea. Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan soilik erabili ahalko da txartela.
•Hiru hilabetez erroldatuak. Erroldan urtebetez ez, hiru hilabetez gutxienez daudenek beste txartel bat izango dute. Aurrekoez gain, beste baldintza bat dute: lanerako prest agertzea.
•Hiru hilabetez erroldatu gabeak. Turistatzat hartuko dituzte. Eurek ordaindu beharko dute zerbitzua, larrialdietan izan ezik.
NAFARROA
•Urtebetez erroldatutakoak. Osasun txartela jasoko dute baldintza hauek betetzen dituztenek: zigor aurrekari edo auzirik ez izatea, diru baliabiderik ez izatea (hilean 533 euroko baino gutxiagoko soldata) eta erroldan urtebetez egotea. Nafarroarako soilik izango da txartela. Etorkinek ordaindu egingo dute zerbitzuagatik: 764 euro urtean, 18-64 urte artekoek; 2.676 euro, zaharragoek. Pagatzeko, diru laguntza emango die gobernuak.
•Urtebete baino gutxiagoz erroldatutakoak. Ez dute diru laguntzarik jasoko zerbitzua pagatzeko. Ordaindu ezean, soilik larrialdietan artatuko dituzte.
Paperik gabeko etorkinen osasun arreta
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu