Espainiako Poliziak gizonezko bat atxilotu du Donostian, langileen eskubideen aurkako delitua egitea egotzita. Espainiako Gobernuak EAEn duen ordezkaritzak azaldu duenez, ostalariak paperik gabeko hiru etorkin eduki ditu lanean. Hirurek ez zeukaten egoitza baimenik, ezta lanean aritzeko baimenik ere.
Espainiako Gobernuen ordezkarien arabera, pasa den asteartean atxilotu zuten gizonezkoa. Poliziek jatetxe batean irregulartasunak zeuden susmoa zuten, eta lan ikuskatzaileak bidali zituzten hara.
Donostiako Igeldo auzoko jatetxe bateko ugazaba atxilotu zuten poliziek, eta baita lanean ari ziren etorkinak ere, Atzerritarren Legea urratzea leporatuta. Epailearen eskutan jarri dute gizonezkoa.
Gizartea
Paperik gabeko hiru pertsona lanean eduki dituelakoan gizonezko bat atxilotu dute Donostian
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu