Paperik gabeko migratzaileek osasun zerbitzua berreskuratuko dute

Gutxienez 90 egunez egon beharko dira erroldatuta. 2012. urtean galdu zuten osasun zerbitzuak jasotzeko eskubidea, PPren osasun erreformaren ondorioz.

Osasun unibertsalaren aldeko protesta, Iruñean. LANDER FDZ. ARROIABE / FOKU
2018ko ekainaren 28a
16:37
Entzun

Migratzaile "irregularrek" osasun zerbitzuak jaso ahal izango dituzte, beti ere gutxienez 90 egun badaramatzate erroldatuta, edo euren "ahultasun egoeraren" berri ematen badute, gizarte zerbitzuen bidez. Hala adierazten du Espainiako Osasun Ministerioak argitaratu duen errege dekretu zirriborroak. Espainiako Gobernuak gaur bidali die autonomi erkidegoei.

Paperik gabeko migratzaileek 2012an galdu zuten osasun zerbitzuak jaso ahal izateko eskubidea, PPren gobernuak onartutako osasun erreformaren ondorioz. Egun, larrialdi zerbitzuetara jotzeko eskubidea bakarrik dute. Espainiako presidente Pedro Sanchezen gobernuak, ordea, duela bi aste adierazi zuen legea aldatzeko asmoa zuela.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.