Pare bat mila lagun bildu dira gaur arratsaldean Bilbon, M-15 mugimenduaren manifestazioan, Ekin dezagun lelopean. Jesusen Bihotzean ekin diote martxari, eta Arriaga plazan bukatu dute. Antolatzaileek diote hamabost gizarte eragileren babesa jaso duela manifestazioak.
Era askotako oihuak entzun dira Bilboko kaleetan. Besteak beste, banketxeen eta murrizketen aurkakoak, eta "borrokaren" aldekoak.
Iruñean, Gasteizen eta Donostian ere egin dituzte manifestazioak gaur.