Feminismoa
Parekidetasuna kulturatik eraiki behar dela esan du Bilgune Feministak
Bilgune Feministako kideek 'Parekidetasuna kulturatik eraiki; ilupetik argira' manifestua irakurri dute gaur, Bilbon. Kulturaren historia ofiziala gizonezkoen esperientziatik idatzi dela salatu dute. Emakumeak eta haiek egindako lanak isilpean bizi izan direla uste dute, baina Euskal Herrian emakumeek egindako kultur lan ugari dagoela azpimarratu. Beraz, ilunpetik argitara irtetzeko garai dela iritzi diote. Manifestuak atxikimendu ugari lortu ditu.
Emakumeek eraldatzeko tresna eta eragile izan behar dutela uste dute, eta beraz, urratsak eman nahi dituen orori emakume sortzaileen sarean lekua izango duela adierazi diote.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu