Euskal presoak

Paris "bigarren Luhuso" bilakatzeko eskatu dute

Dozenaka gizarte eragile eta norbanakok babesa eman diote abenduaren 9an Parisen Orain presoak lelopean egingo den manifestazioari.

jarraia146633.jpg
gotzon hermosilla
2017ko urriaren 31
19:20
Entzun

Foro Sozial Iraunkorraren izenean, Teresa Todak agerraldia aurkeztu du, eta Foro Sozialak presoen auzia konpontzeko bide orria marraztu zuenetik emandako pausoak ekarri ditu gogora: Eusko Legebiltzarrak egindako adierazpenak, gehiengo sindikalaren adostasuna, EPPK-k hartutako erabakiak eta, azkenik, Frantziako Justizia Ministerioak eta Ipar Euskal Herriko ordezkariek presoen auziaz eztabaidatzeko esparru bat zabalduko duteneko albistea. ETAren armagabetzean erabilitako eskema hirukoitza balioetsi egin du, eta antzeko eredua proposatu du preso eta iheslarien auzirako ere, erakundeak, gizarte zibilak eta presoak eurak ardatz hartuta.

Ines Osinaga musikariak eta ELAko idazkari nagusi Adolfo Muñozek irakurri dute, euskaraz eta gaztelaniaz, Bilboko Plaza Barrian bildutako lagun eta gizarte eragileen agiria. Bakegileen lana laudatu dute, eta abenduaren 9an Parisen egingo den mobilizazioaren garrantzia nabarmendu. Esan dutenez, hura ez da "beste manifestazio bat" izango, "Frantziako espetxe politika aldaraz dezakeen ekinbidea" baizik, eta ziur agertu dira manifestazioak berak eta Frantziako Gobernuak espetxe politikan egin ditzakeen aldeketek "eragina" izango dutena "Madrilen ere".

"Espetxeetako giltzak ez daude gure esku, baina baditugu giltzak biraka jartzen lortzeko osagaiak", esan dute Osinagak eta Muñozek, eta dei egin diete herritar guztiei mobilizazioan parte hartzeko eta haren "bozeramaile" bilakatzeko "lantegi, fakultate, ikastetxe eta leku guztietan".

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.