Parisen epaitzen ari diren hiru presori babesa agertu diete
ERREDAKZIOA. Jose Segurola, Itsaso Zaldua eta Oihan Barandalla euskal presoak epaitzen ari dira egunotan Parisen, eta hainbat herritar elkartasuna adieraztera joan ziren joan den ostegunean, epaiketaren lehen egunean. Azpeitiko, Etxarriko eta Hernaniko senide eta lagunak joan ziren babesa agertzera, eta batzuek presoekin egoteko aukera ere izan zuten.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu