Atxiloketa
Parisera eramango dute asteartean Frantziako Poliziak atxilotutako Arricau
Frantziako Poliziak asteazkenean atxilotutako Robert Arricau Parisera eramango dute, datozen orduetan, EFE Espainiako berria gentziak jakiranazi duenez. Datorren astean Frantziako epaile "antiterroristaren" baten aurrean deklaratzea espero dela dio aipatu iturriak. Asteazkenean atxilotutako beste bi lagunak —Jean-Marc Raynaud eta Thyde Rosell— aske utzi zituzte atzo. Iragan urrian 3an eginiko polizi operazioaren ikerketan "argitu gabe geratu ziren gauza batzuk argitzeko" atxilotu zituzte, hirurak.
Espainiako berri agentziek diotenez, Mikel Albisu eta Marixol Iparragirre Didier Arricaurekin harremanetan Robert Arricauk jarri zituela uste da.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu