ipar euskal herria

Parisera igorriko duen proposamena landuko du irailaren 29an Batera-k

Lurralde Elkargoaren xedea eztabaidatzeko eta lantzeko jardunaldiak eginen ditu Baionan.

Aitor Renteria.
2012ko irailaren 18a
17:37
Entzun

Hautetsien Kontseiluak bere proposamena igorri duen bezala, Batera-ren barnean biltzen diren mugimendu, elkarte eta eragileek gizarte zibilaren ahotsa eta aldarria kontuan hartu behar dela dio mugimenduak. Gizarte zabalari, elkarte, eragile eta hautetsiei dei egin die Batera-k, jardunaldietan parte har dezaten.

Lehen aldiz Ipar Euskal Herriko hautetsiak aho batez mintzatu direla nabarmendu du Batera-k, preseski Frantziak deszentralizazioaren hirugarren atalari ekin dion unean. Egoera horretan Ipar Euskal Herriaren eskaera kontuan ez hartzea ulertezina litzatekeela nabarmendu du. Hautetsien eta gizarte zibilaren proposamenak ukanen ditu Parisek esku artean.

Alta, horiek aztertzen dituen bitartean, Ipar Euskal Herriko eragileek gogoeta sakondu eta proposamenak egiten segitu behar dutela gogorarazi du Batera-k, oraindik hainbat puntu zehazteko daudelako proposamenean, bertzeak bertze, Lurralde Elkargoko ordezkaritza hautatzeko prozedura, bozka sistema, zerga sistema mota eta abar. Lurralde mailako hurrengo bozak egiten dituelarik Frantziak (dirudienez 2016an), Ipar Euskal Herriko Lurralde Elkargoa plantan eta abian egon behar dela dio Batera-k.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.