Lau egunez poliziaren esku inkomunikatuta egon eta gero, Ekaitz Sirventek Laurence Le Vert epailearen aurrean deklaratu du. Fiskaltzak hura espetxeratzeko eskatu du, bai eta sumario bat irekitzeko ere, helburu terroristak dituen gaizkile talde bateko kide izatea, dokumentuak faltsifikatzea, faltsifikatutako dokumentuak edukitzea, armak edukitzea eta garraiatzea, eta lapurreta batetik ateratako arma edukitzea leporatuta. Lerro hauek idaztean Le Vertek ez zuen erabakirik kaleratu, eta Sirvent pasatzekoa zen askatasun epailearen aurrean.
Joan den ostiralean Jendarmeriak atxilotu zuenez geroztik mobilizazioak egin dituzte haren sorterrian, Zarautzen. Egunero haren askatasuna eskatu dute, baina herenegungo manifestazioan Ertzaintzak aurre egin zion Sirvent eta beste euskal presoen argazkiak ezkutatzeko eskatuz. Manifestariek aginduari uko egiten ziotela eta, ertzainek indarra erabili zuten, kolpeak eta bultzadak.
Parisko Fiskaltzak Ekaitz Sirvent espetxeratzeko eskatu du
Helburu terroristak dituen gaizkile talde bateko kide izatea eta dokumentuak faltsifikatzea egotzi dio
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu