Jon Anza auzia

Parisko Garaipenaren Arkutik erori den Jon Anzaren aldeko ekintzailea arriskutik kanpo dago

Garezurreko traumatismoa dauka eta orkatila zaurituta, baina berak deitu ahal izan dio erietxetik lagun bati. Ekintzan parte hartu duten sei lagunak atxilotu egin ditu Frantziako Poliziak. 'PSOE-UMP zer egin diozue Jon Anzari?' jartzen zuen banderola eskegi dute eraikinetik.

2010eko apirilaren 16a
15:25
Entzun
Istripu larria izan du gaur goizean Jon Anzarekin gertatutakoa salatzeko ekintza batean parte hartzen ari zen gazte lapurtar batek: Parisko Garaipenaren Arkutik frantsesez eta ingelesez PSOE-UMP zer egin diozue Jon Anzari? jartzen zuen banderola eskegitzen ari zirela, haize kolpe batek harrapatu, eta lurrera erori da. Larri eraman dute erietxera: traumatismoa du garezurrean eta orkatila zaurituta. Hala ere, hiltzeko arriskutik kanpo dagoela ziurtatu dute iturri ofizialek; gainera, telefono bidez lagun bati deitzeko eta hurbilekoak lasaitzen ahalegintzeko gai izan da. Sokatik zintzilik, rappel eginez, ari ziren jaisten, eta horrek leundu du kolpea.

Ekintzan parte hartu duten sei lagunak, guztiak Ipar Euskal Herrikoak, atxilotu ditu Poliziak, baina laster libre geratuko direla espero da.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.