Desobedientzia zibila

Parisko Poissyko espetxeko harresira igota euskal presoak Euskal Herrira ekartzeko galdegin dute

Desobedientzia zibilaren estrategiaz baliatzen diren Demo eta Zuzen taldeetako zortzi kidek Paris ondoko Poissy espetxeko harresira igo, eta handik euskal presoak Euskal Herrira ekartzeko aldarrikatu dute. Eskailera luze bat bermatu dute bederatzi metroko murruan, eta han gora igo dira zortzi lagunak —haietako bat Olentzero eta beste bat Santa Claus jantzita—. Suhiltzaileek jaitsi dituzte, eta Frantziako Poliziak atxilotu egin ditu guztiak.

2003ko abenduaren 20a
14:12
Entzun
Behin harresi gainera iritsita , ikurrinak eta euskal presoak Euskal Herrira ekartzeko galdegiten zuten pankartak zabaldu dituzte. Horrez gain, zenbait musika tresna igo dituzte harresi gainera, eta euskal kantuak jotzen jardun dute. Poissyko espetxean hiru euskal preso daude, eta haietakobatek nola agurtzen zituen ikusi ahal izan dute Demo eta Zuzen taldeetako kideek.

Ordu eta erdi inguru egin dituzte murru gainean paratuta, eta epe hori igaro denean, suhiltzaile talde bat hurbildu eta ekintzaren egileak jaisten hasi dira. Hogei bat poliziaren laguntza izan dute suhiltzaileek, eta, azkenean, ekintzaile guztiak atxilotuta eraman dituzte.

Nolanahi ere, ez da Demoek eta Zuzenek Frantziako Estatuan horrelako ekintzak egiten dituzten aurreneko aldia. Lehenagoko guztietan, poliziaetxean denbora bat egin ondoren, kargurik gabe libre utzi izan diuzte ekintzaileak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.