Parlamentuak txosten juridikoa eskatu du, akusazio izan edo ez erabakitzeko

2015eko martxoaren 16a
13:19
Entzun

Nafarroako Parlamentuaren bozeramaile batzordeak txosten juridikoa egitea erabaki du Osasuna auzian akusazio gisa parte hartu edo ez erabaki aurretik. PSNren ekimenez hartu da erabakia, hark aurkeztu baitu proposamena. Juan Jose Lizarbek esan du zerbitzu juridikoek esandakoa beteko dutela.

Bilduko parlamentari Bakartxo Ruizek kritikatu egin du PSNren eta beste zenbait alderdiren "zinismoa", Osasunari "txeke zuria" eman baitzioten aurrez. Ardurak UPNren gobernuari eskatu behar zaizkiola erantsi du. 

Ezkerrako parlamentari Marisa del Simonek ere PSN kritikatu du; orain "aurpegia garbitu" nahi duela uste du.

Aralar-NaBaiko eledun Patxi Zabaletak uste du Osasunari buruzko eztabaida ez dela Ogasunari buruzkoa, "beste zerbaiti buruzkoa baizik".

UPNk, PPNk eta Geroa Baik esan dute txosten juridikoari itxaron behar zaiola. 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.