Fernando De Luis Astarloa eta Kepa Rezabal Zurutuza euskal presoei Parot doktrina aplikatuta espetxe zigorra luzatu dietela salatu du Askatasunak. Ohar baten bidez gogorarazi du dagoeneko 19 preso direla "zigor bidegabeak bete ostean, hauen luzapena jasan dutenak".
Askatasunak salatu du Espainiaren eta Frantziaren helburuak "Euskal Preso Politikoen Kolektiboa makurtzea eta presoak, Euskal Herriari xantaia egiteko instrumentu gisa erabiltzea" direla.
Askatasunaren arabera "141 preso politiko dituzte, ezarritako zigorra bete ostean espetxeetan bahiturik. Gaixotasun larri eta sendaezinak dituzten presoak ere espetxeetan dituzte bahiturik. Sakabanaketa politikak bere horretan jarraitzen du, jada 16 senideren heriotzak eragin dituen sakabanaketa politika".
Gizarteari dei egin dio egoera honen aurrean erantzun dezan: "Konpromisoa eta denon bultzada eskatzen duen egoera da honakoa. Ez baita Espainiar edo Frantziar estatuek borondatea noiz izango duten zain geratzeko garaia". Honenbestez, Askatasunak adierazi du "Euskal Herriak, eragile nahiz herritarrek arduraz eta konpromisoz jokatu" behar dutela.
De Luis-i, 30 urteko espetxe zigorra ezarri zioten. 2002ko martxoaren 24an bete zituen hiru laurdenak. 2007ko martxoaren 24an ezarri zioten kaleratze data eta orain, 2017ko martxoaren 16ra luzatu diote espetxe zigorra Parot doktrina aplikatuz.
Kepa Rezabali ere 30 urteko espetxe zigorra ezarri zioten. 2002ko urtarrilaren 1an bete zituen zigorraren hiru laurdenak. 2006ko abenduaren 30an ezarri zioten kaleratze data eta orain, Parot doktrina aplikatuta 2016ko abenduaren 19ra arte egon beharko du espetxean.
Presoak
Parot doktrina aplikatu diete beste bi euskal presori
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu