Askatasunak salatu du Burgosen preso dagoen Andoni Alza Hernandez euskal presoari
"bizi osorako espetxe zigorra ezartzeko dotrina berria" aplikatu diotela. 1991an atxilotu zuten Alza Oiartzunen eta 2001ean ezarri zioten zigorra. 3/4ak beteta joan den azaroaren 9an atera behar zuen kalera. Horrenbestez, "2018ko irailaren 30 arte luzatu diote zigorra".
Aitzitik, Askatasunak jakinarazi duenez, "kondenak luzatzeko asmatu duten 197/2006 sententzia aplikatu diote". Parot doktrina izanez ezaguntzen dena ezarri dioten 20. presoa da.
Euroagindu eskaria Fernando Bert presoaren aurka
Bestalde, ohar baten bidez Askatasunak jakinarazi du Fernando Bert euskal presoaren aurkako euroagindua eskatu duela Espainiako Auzitegi Nazionalak. Bert Mureteko (Frantzia) espetxean dago preso eta Askatasunak azaldu duenez, Frantziak zabalik zuen Bert kanporatzeko bidea. Espainiak, baina, euroagindua ezartzeko eskaria egin du eta, beraz, datorren asteazkenean, azaroak 15, egingo diote euroaginduari buruzko epaiketa.
Askatasunak adierazi duenez, Fernando Berte gose greban dago bigarren aldiz "kanporaketari aurre egin eta salatzeko". Lehena, urriaren 16tik 25era bitartean egin zuen. Baina erredentzioak kendu eta kanporaketa data atzeratu zioten. Horregatikberriro ekin zion gose grebari pasa den astelehenean. Askatasunak jakinarazi duenez, "Mureteko espetxean berarekin diren Oier Gonzalez eta Karlos Subijanak ere gose greba hasi zuten".
presoak
Parot doktrina aplikatu diote beste preso bati
Andoni Alza Hernandez euskal presoari "bizi osorako espetxe zigorra" ezarri diotela jakinarazi du Askatasunak. Izan ere, Parot doktrina izenez ezagutzen dena aplikatu diote eta ateratze data 2018ko irailera arte luzatu.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu