EUSKAL PRESOAK

'Parot doktrina' ezarri diote Gabriel Urizar presoari

Uztailaren 31n zen espetxetik ateratzekoa, baina 2016ra arte luzatu diote zigorra. 27 urte daramatza preso.

2013ko irailaren 18a
16:04
Entzun

Puerto II espetxean preso dagoen Gabriel Urizar Murgoitio arrasatearrari 197/2006 doktrina aplikatu zioten uztailean. Urizar 1985ean atxilotu zuten; 1986an hasi zen Espainiak ezarritako zigorra betetzen. Irteera data 2013ko uztailaren 31rako bazuen ere, 197/2006 doktrina ezarri diote, eta 2016ko irailaren 17ra arte luzatu diote kondena.

Guztira 93 dira 197/2006 doktrina ezarria duten presoak, Etxerat elkarteak ohartarazi duenez. 93 horietatik 71k preso jarraitzen dute. "Estrasburgoko Giza eskubideen batzordeak Ines del Rioren kasuaren inguruko ebazpenean, giza eskubideen aurkako neurria dela argi utzi zuten. Eta egun ere, Estrasburgok Espainiak jarritako helegitea dela eta 197/2006 doktrinaren inguruan hartuko duen behin-betiko erabakiaren zain gauden honetan, Espainiak gure senide eta lagunei neurri krudel hau aplikatzen jarraitzen du", salatu du elkarteak.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.