euskal presoak

'Parot doktrinak' zuzenbidea bera jokoan jartzen duela ohartarazi dute Ines del Rioren abokatuek

Euskal presoaren auzia Europako Giza Eskubideen Auzitegian defendatuko duen abokatu taldea aurkeztu dute gaur: Mark Muller, Amaia Izko, Michael Ivers eta Didier Rouget. Haiekin aritu da lanean Sudhanshu Swaroop abokatua ere.

2013ko martxoaren 4a
18:14
Entzun

"Konfiantza handia" azaldu dute gaur Ines del Rio euskal presoaren abokatuek, Europako Giza Eskubideen Auzitegiak Del Rioren auzian emango duen epaiaren inguruan; "oso seguru" azaldu dira Estrasburgok arrazoia emango diela.

Parot doktrina ezarri zion Espainiak Del Riori, eta presoa aske uzteko agindu zion Estrasburgok Espainiari. Ez zuen hala egin, eta estatuak jarritako helegitea aztertuko du auzitegiak martxoaren 20an. Hura defendatuko duten abokatuek gaur esan dutenez, legea ezin da bete gabe utzi "terrorismoa aitzakiatzat hartuta", eta ohartarazi dute guztientzat berdina izan behar duela legeak.

Mark Muller, Amaia Izko, Michael Ivers eta Didier Rouget abokatuek prestatu dituzte Del Rioren aldeko argudioak, eta "konfiantza handia" erakutsi dute aurkeztuko dituzten alegazioetan. Sudhanshu Swaroop abokatua ere aritu da haiekin kolaboratzen. Salatu dute 197/2006 doktrinak "zuzenbide arau guztien aurka" egiten duela, eta argudiatu dute ez dela legezkoa presoari jakinarazi zaion zigorra gerora luzatzea.

Abokatuek esan dute legeek "kalitatea" behar dutela, eta kritikatu dute Parot doktrinak urratu egiten duela kalitate hori. Haien hitzetan, zuzenbidea bera jokoan jartzen du doktrinak.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.