Agerraldi bat egin dute goizean 35/02 sumarioan auzipetutakoek, epaiketaren inguruko balorazio bat egiteko. Floren Aoizek eta Haritz Escuderok hartu dute hitza, hurrenez hurren, inputatuen eta abokatuen izenean.
Nabaritu dute Europako Giza Eskubideen Auzitegiak Parot doktrinaz eman duen ebazpenaren ostean "inflexio puntu bat" ematen ari dela herriko tabernen auziko epaiketan, eta HB, EH eta Batasuneko arduradunen kontrako auziaren bidez "konpentsazioak" bilatzea leporatu diote Espainiari.
"Fiskaltzak bultzada bat eman nahi izan dio akusazioari, eta oso larria da epaimahaiak hori babestu izana", azaldu du Aoizek. Haren ustez, horrek baietzatzen du haien aurkakoa "epaiketa politikoa" dela, eta defendatu du "halakoek ez dutela tokirik aro berri honetan".
Fiskaltzaren zigor eskarien "oinarririk eza" salatu du Escuderok.
[Youtube]http://youtu.be/O3EVzwWjTgs[/Youtube]