euskal presoak

'Parot doktrinaren' kontra azaldu dira zuzenbide alorreko 200 profesional baino gehiago

Baglietto eta Izko abokatuen arabera, Europak agindutakoari "entzungor" egiten diete Espainiako Estatuko gobernu eta epaitegiek.

2012ko urriaren 17a
18:06
Entzun

Ainhoa Baglieto eta Amaia Izko abokatuek jakinarazi dute 197/2006 doktrina (Parot doktrina) amaitzeko sinadura bilketa bat abiarazi dutela, eta dagoeneko zuzenbide alorreko berrehun profesional baino gehiagok izenpetu dutela.

Hain zuzen, Baglietto eta Izkok, Didier Rouget eta Olivier Peter abokatuekin batera, astelehenean Europako Giza Eskubideen Auzitegian hogei euskal presori Parot doktrina ezartzearen aurkako helegiteak jarri zituzten.

Espainiako Justiziak Ines del Rios presoari luzatutako zigorra bidegabetzat jo zuen Estrasburgok uztailean. Urriaren 4an epaiari helegitea jarri zion Espainiako Gobernuak. Del Riok 2008an behar zuen libre, legeak ezartzen duen espetxe zigor handiena beteta, baina 2017ra arte luzatu zion zigorra Auzitegi Nazionalak.

Baglietto eta Izkok Iruñean gaur esan dutenez, Europak agindutakoari "entzungor" egiten diete Espainiako Estatuko gobernu eta epaitegiek.

Parot doktrinaren pean 60 euskal preso daudela gogorarazi dute abokatuek. "Euren eskubideen bortxa bukatzeko jo dugu Europara".

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.