Parot libre uzteko erabakia geroratu du Frantziak
BAIONA. Ion Parot euskal preso politikoa libre uztea erabaki bezain laster, ebazpenaren aurkako helegitea egin du prokuradoreak. Parot 21 urtez preso egon da Frantzian.Dei egin izan ez balute, martxoaren 7an Laon herrian, Picardie departamenduan (Paristik iparraldera) laborantza biologia egiten duen etxalde batean hasiko zen lanean. Urtebeteko zaintzapean.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu