presoak

Paroten abokatuak Gorenaren erabakiaren aurkako helegitea aurkeztuko du Auzitegi Konstituzionalean

Espainiako Auzitegi Konstituzionalera joko du Ainhoa Baglietto Unai Parot euskal presoaren abokatuak Espainiako Auzitegi Goreneko Zigor Aretoaren erabakiren aurkako helegitea jartzeko. Otsailean, Euskal presoaren espetxe zigor guztiak bakar batean biltzea erabaki zuen Auzitegi Gorenak eta espetxe onurak, zigor osoari beharrean, Paroti bere garaian ezarritako kartzela zigor bakoitzari aplikatzea erabaki zuen, espetxealdia ahalik eta gehien luzatzearren. Blagiettoren ustez, Gorenaren erabakia "legez kanpokoa eta konstituzioaren aurkakoa da guztiz". Hori dela eta, helegitea aurkeztuko du Auzitegi Konstituzionalean datorren martxoaren 28a baino lehen; orduan bukatzen baita horretarako epea.

2006ko martxoaren 17a
16:38
Entzun
Ainhoa Blagietto Unai Paroten abokatuak azaldu duenez, legeak ez du inolaz ere ezartzen espetxe onurak zigor osoari aplikatu beharrean, kartzela zigor bakoitzari aplikatzeko aukera. Blagiettoren ustez, Auzitegi Gorenaren erabakia "guztiz politikoa da" eta gogorarazi du Espainiako Konstituzioak dioenez zigorrek "berriz heztera eta gizarteratzera" zuzenduta egon behar dutela. Erabaki politikoa dela pentsatzeaz gain, aldez aurretik espetxe onurak ezartzearen inguruan egin diren "ehunka" epaien aurkakoa dela azaldu du.

Ainhoa Blagietto abokatuaren iriztziz, 1973ko Kodean oinarrituta zigortuta dauden ETAko 180 presoei zuzenduta dagoen epaia da. Blagiettok azpimarratu duenez, epaiaren helburua da "bizi osorako espetxe zigorra eskatzen duen gizartearen zati bat lasaitzea".

Blagiettorekin batera, 21 abokatu egon dira Bilboko agerraldian, besteak beste, Jone Goirizelaia, Iñigo Iruin, Kepa Landa eta Iker Urbina. Azken honek salatu duenez, "legeak esaten ez duena, epaileak esaten du, eta ez du legea interpretatzen sortu baizik". Urbinaren hitzetan, epai hau "ekintza judizialen zerrenda luze bateko" azken adibidea da eta helburu nagusi bat du. ETAko presoei "ahalik eta zigorrik luzeena ezartzeade factobizi osorako espetxe zigorra ezarri arte".
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.