Paroten aurkakoa erabaki politikoa den heinean, bi helburu argi sumatzen dizkio Goirizelaiak: batetik, euskal presoen egoera larritzea, eta, bestetik, abian jarri nahi den prozesua oztopatzea.
“Erabaki politiko baten aurrean gaudela esaten dugunean, horrek esan nahi du erabaki horren atzean arduradun politikoak daudela. Eta arduradun politikoak nortzuk diren oso argi ikusten dugu: PSOE. Sozialistek erabaki horren alde egin dute, eta hori lortzen saiatu dira”, azpimarratu du.
“2010ean presorik ez”
Pernando Barrena Batasuneko kideak ere izan du hizpide Gorenaren atzoko erabakia ETB2ko ‘El Punto’saioan. Barrenak adierazi du Espainiako Gobernuak jakin badakiela prozesuan aurrera eginez gero 2010ean ez dela espetxeetan euskal presorik izango. Aitzitik, sasoi horretan presorik egotea prozesuaren porrotaren seinale litzatekeela adierazi du.
Rafa Diez LABeko idazkari nagusia ere mintzatu da gai horren inguruan Euskadi Irratian, eta baketzearen eta normalizazioaren aurkako oztopoa dela esan du.
Presoak
Paroten aurkako erabakiaren “arduradun politikoa” PSOE dela iritzi dio Goirizelaiak
Unai Parot ETAko presoari espetxe onurak jasotzeko prozedura trabatu dio Espainiako Auzitegi Gorenak, eta, ondorioz, 30 urteko gehienezko zigorra oso-osorik bete beharko du. Gorenak atzo hartutako erabaki hori gogor kritikatu du Jone Goirizelaia Batasuneko kide eta abokatuak: “faxista” dela salatzeaz gain, erabaki politikoa dela nabarmendu du, eta arduradun politikoa PSOE dela.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu