Ikastolen Elkartea-Partaideko arduradunek gaur jakinarazi dutenez, Partaidek sorreratik (1993tik) hiru urteko haurren aurrematrikulazioan izandako emaitzarik onenak eduki ditu, %14 gaindituta. 19.594 haurretatik 2.744k eman dute izena Partaideren ikastoletan.
Horietatik 1.529k Gipuzkoan eman dute izan; herrialdeko aurrematrikulazioaren %22,52 dira horiek. Bizkaian 993k eman dute (%9,9), Araban 222k (%7,9).
"Ia gure ikastola denetan gora egin du eskaerak", esan du Jose Luis Sukia Partaideren zuzendariak.
Hezkuntza
Partaidek orain arteko bere emaitzarik onenak aurrematrikulazioan
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu