Frantziako legebiltzarrerako hauteskundeak

Parte-hartze handiagoa 4. hauteskunde barrutian

Frantziako Legebiltzarrerako hauteskundeetako bigarren itzulian lehen itzulian baino parte-hartze handiagoa izan da. Haatik, seigarren eta bosgarren hauteskunde barrutietan parte-hartzeak behera egin du bi itzulien artetik.

2007ko ekainaren 18a
11:36
Entzun
Laugarren hauteskunde barrutian, parte-hartzea joan den igandean baino handiagoa izan da, Frantziako Legebiltzarrerako hauteskundeetan. Baigorriko eta Iholdiko kantonamenduetan, adibidez, parte hartze kopurua 6 eta 8 puntuz igo da. Garaziko kantonamenduan ere parte hartzea 8 puntu handiagoa izan da.

Baina parte-hartzeak behera egin du bosgarren eta seigarren hauteskunde barrutietan.

Parte-hartzearen aldaketa hori logikoa da, zalantza bakarra laugarren hauteskunde barrutian baita, hiru hautagai aurkezten direnez. Bosgarrenean eta seigarrenean Jean Grenet eta Michele Alliot-Marie UMPkoak irabazteaz ziur daude.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.