Hamahiru herri eta 160.800 herritar. Horixe zen gaurko galdeketa olatuaren eragin esparrua. Orotara, 21.027 herritarrek bozkatu dute. Hau da, boza emateko aukera zutenen %13,07ak. Orain arteko datuekin alderatuta, parte hartzearen beherakada agerikoa da.
2017an egin diren galdeketa olatuek hamar puntu baino gehiagoko aldea ateratzen diote gaurko parte hartze datuari. Martxoko olatuan %24,83koa izan zen, apirilekoan %28,25ekoa, maiatzekoan %25,52koa eta ekainean %28koa. Beraz, ez da Katalunia efektua sumatu gaurko emaitzei ikuspegi kualitatibo hutsetik soilik begiratuta.
Ez da hori Gure Esku Dago-k egin duen irakurketa. Zelai Nikolas herritar plataformako bozeramaileak parte hartze datuei baino garrantzia handiagoa aitortu dio herriz herri erabakitzeko eskubidearen aldeko "konplizidade berriak josten" jarraitzeari, eta "behetik gorako sarea" hedatzen segitzeari.
Gipuzkoan eta Bizkaian gaur galdeketak egin dituzten herriek alde handiak izan dituzte parte hartze emaitzetan. Datu apalenak jaso dituzte Leioan (%9,44), Erandion (%10), Getxon (%11,87) eta Galdakaon (%13). Altuenak, berriz, Ibarrangelun (%57,74), Elantxoben (%53,26), Otxandion (%46,98) eta Areatzan (%45,35).
Hauexek izan dira emaitzak, herriz herri:
Emaitzak | Resultados#A5galdeketakpic.twitter.com/8aUO3X29Xw
— Gure Esku Dago (@GureEskuDago) 2017(e)ko azaroak 5