Parte hartzea sustatzeko asmoz egin dute azken harrera ofiziala

ETAren biktimen elkarteek ez dute parte hartu udal gobernuak eskainitako harrera ofizialean

Donostiako Udalak hiriko eragile sozialekin egindako hirugarren harreran, atzo. JON URBE / ARGAZKI PRESS.
jokin sagarzazu
2011ko abuztuaren 11
00:00
Entzun
Donostiako Udal Gobernuak kirol, ingurumen, kooperazio, eta giza eskubideen alorreko eragile sozialei atzo harrera ofiziala egin zien, «elkar ezagutzeko eta parte hartzea» sustatzeko asmoarekin. Juan Karlos Izagirre Donostiako alkateak adierazi zuen irailetik aurrera eragileekin bilerak egiten hasiko direla, ondoren erabaki politikoak hartzeko.

Horrela, irailetik aurrera lan egutegia zehaztu ondoren, auzoetan bilduko dira eragile sozialekin, parte hartzea eta informazioa ardatz hartuta, lan programa finkatzeko. Udal gobernua ezkerrekoa izanik, ezkerreko politika aurrera eramateko prest azaldu zen Izagirre, eta, era horretan, lan baldintza duinak bermatzen dituzten neurriak hartzeko prest azaldu zen.

Harreran, baina, ez ziren izan Covite biktimen elkartea eta Gregorio Ordoñez Fundazioa. Cristian Matias Coviteren ordezkariak adierazi du harrerara joateko gonbidapena jaso zutela, baina Bilduk agintzen duen udalek antolatutako ekitaldietara joatea baztertu dutela. Izan ere, elkarte horren esanetan, Bilduk «oraindik ez du ETAren atentatu bat bera ere gaitzetsi».

Era berean, Consuelo Ordoñez Gregorio Ordoñez PPko zinegotzi izandakoaren arrebak adierazi zuen bere anaiaren izena daraman fundazioak ez zuela harrera ofizialean parte hartuko.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.