Parte-hartzea sustatzen duten ekimenei buruzko agerkari bat kaleratzen hasi dira Gipuzkoan

Erredakzioa
Donostia
2010eko urriaren 12a
00:00
Entzun
Herritarrek parte hartzeko ekimenei buruz hilabetekari bat egiten hasi da Gipuzkoako Foru Aldundia. Partaidetza sustatzeko ekimenak batu nahi dituzte agerkari horretan, eta horiei buruzko sare bat osatu. Hala, parte hartzeko ekimenen alderdi onak eta txarrak ezagutu asmo dituzte, eta ondorioak atera. Gipuzkoako proiektuak ez ezik, inguruko beste lurraldeetan egindakoen berri ere emango dute hilabetekarian. Eskuzabalik buletina du izena agerkariak, eta Interneten jarriko dute eskura, www.gipuzkoapartehartzen.net webgunean.

Herritarrek parte-hartzea sustatzeko programaren barrenean jarri dute abian ekimen hori. Horien guztien bidez, «politika egiteko modu berria» bultzatu nahi dute, herritarren eta politikarien arteko komunikazioa indartuta.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.