hondakinak

Parte hartzera deitutakoen %50,58 agertu dira atez ateko sistemaren aurka Legazpin

7.115 pertsona zeuden deituta galdeketara, eta horietatik 3.599k eman dute botoa bosgarren edukiontziaren alde eta atez atekoaren aurka.

2013ko apirilaren 22a
11:46
Entzun

Egin dute hondakinak biltzeko sistemaren inguruko galdeketa Legazpin, Gipuzkoan. 7.115 pertsona zeuden deituta botoa ematera —herrian erroldatuak eta bertan hondakinen tasak ordaintzen dituztenak—, eta horietatik 3.683 joan ziren bozkatzera herenegun eta atzo: hautesleen %51,76.

Botoa eman dutenen artean, atez ateko sistemaren kontrako eta bosgarren edukiontziaren aldeko jarrera nagusitu da. 3.599 pertsonak egin dute atez atekoaren aurka; botoa eman dutenen %97,72, eta hautesleen %50,58. 61 pertsonak egin zuten atez atekoaren alde, eta 23 boto baliorik gabekoak izan ziren.

'Birziklapena bai, atez atekorik ez' plataformak antolatu du galdeketa, eta gaur eramango dizkio emaitzak Legazpiko Udalari.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.